24. Sagar Eguna egingo du Ola sagardotegiak igandean
11:30ean hasiko da, eta txistorra jan, sagardoa edan eta giro onaz gozatu ahal izango da.
Uda amaitu da, baina eguraldi onak irauten duela dirudi. Azken eguzki egunak aprobetxatzeko plan aproposa da Ola sagardotegiak iganderako, hilak 27rako, antolaturikoa: 24. Sagar Eguna. Jada tradizio bilakatu den eguna 11:30ean abiatuko da, beti bezala, eta bertaratzen direnek pitarra, txistorra, sagardoa, haur jolasak eta sagar erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.


No hay comentarios:
Publicar un comentario