miércoles, 23 de septiembre de 2026

Udal langile bati eraso egin diotela salatu du udalak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA; el miércoles día 23 de Septiembre de 2026-ç.

Udal langile bati eraso egin diotela salatu du udalak

Asteartean gertatu zen erasoa, eta langilea artatu behar izan zuten. Udalak gaitzetsi egin du gertatutakoa eta bizikidetza errespetatzeko deia egin du.

HAZHerritarren Arreta Zerbitzua, San Martzial kalean.

Irungo Udaleko HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan gertatu zen erasoa, bart, asteartea, hilak 22. Udaleko iturriek azaldu dutenaren arabera, emakume batek kolpe bat eman zion udal langile bati. Segurtasuna berehala agertu zen, baina langileak arreta medikua jaso behar izan zuen. 

Udalak gaitzetsi egin du erasoa: “Onartezina da herritarren zerbitzura lan egiten duten udal-langileen aurkako edozein indarkeriazko ekintza”. Udalak berretsi du langile guztien “segurtasunarekiko konpromisoa” duela, eta, aldi berean, errespeturako eta bizikidetzarako deia egin du, “funtsezko balioak baitira herritarren eta zerbitzu publikoen arteko harreman egokia bermatzeko”.

No hay comentarios: