miércoles, 23 de septiembre de 2026

Martxan da Mintzalaguna programaren ikasturte berria

Noticia publicada en Bdasoko HITZA, el miércoles día 23 de Septiembre de 2026.

Martxan da Mintzalaguna programaren ikasturte berria

Urrian hasiko dira euskara praktikatzeko ordubeteko saioak, baina jada irekita dago izena emateko aukera. Astelehenetik larunbat goizera bitartean eskainiko dituzte.

Euskara ikasten ari denak modu dibertigarrian praktikatzeko, herritarrekin harremantzen den bitartean; horra Mintzalaguna programaren funtsa. Irungo Udalako Euskara Sailak antolatzen du, udal euskaltegiarekin batera. Urrian hasiko du ikasturtea egitasmoak eta jada irekita dago izena emateko epea. 

Euskara sustatzeko programaren oinarria bidelariak eta bidelagunak dira. Bidelariak euskara ikasten ari diren ikasleak dira, eta bidelagunak, berriz, egunerokoan euskaraz hitz egiten dutenak eta bidelariekin euskaraz hitz egiteko izena eman dutenak. Hala, lau eta sei pertsonako taldeak osatzen dira, bidelagun batekoak eta hainbat bidelarikoak, eta astero ordubeteko saioak egiten dituzte. 

Urritik ekainera da programa; guztira berrogei saio. Hasiera batean, saioak astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez eta larunbatetan goizez dira, ordutegi honetan: 9:15, 10:00, 11:00, 12:00, 15:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00. Dena den, bestelako ekintzak ere egingo dituztela iragarri dute, hala nola irteerak, tailerrak eta topaketak. 

Iaz 120 pertsonek hartu zuten parte programan, 102 bidelarik eta 18 bidelagunek, eta horietatik ehun partaide berriak ziren. Aurtengo ikasturteko programan izena emateko udalaren webguneko formularioa bete behar da. 

No hay comentarios: