jueves, 17 de septiembre de 2026

Irekita Txingudiko Bertso Eskolan izen emateko epea

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 17 de Septiembre de 2026.

Irekita Txingudiko Bertso Eskolan izen emateko epea

Haur, nerabe eta gazteentzako hasiberrientzako eta bat-bateko jardunerako klaseak emango dituzte urritik hasita. Izen ematea posta elektronikoz egin behar da.

Bertsotan ikasteko aukera Txingudiko bertso eskolan.Freepik

Ikasturte berria, errutina eta eguneroko berria. Hala diote askok. Bada, kantua eta inprobisazioa gustatzen zaionak Txingudiko Bertso Eskolako ateak irekita ditu. Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak jakinarazi du 2026-2027ko ikasturteko bertso eskolan izen emateko epea irekita dagoela. 

Hiru modalitatetarako klaseak eskainiko dituzte: Haur, nerabe eta gazteentzako; hasiberrientzako; eta bat-bateko jardunerako. Urrian abiatuko du ikasturtea bertso eskolak, eta izena emateko posta elektronikoz egin behar da.

“Hala ere”, azaldu dute eskualdeko bertsozaleek, “Txingudiko bertso eskolen jardunak, ordea, ez du zertan bat-bateko jardunera mugatu. Beraz, beste edozein arlo landu edo ekimen bultzatu nahi baduzue, pozik entzungo zaituztegu. Izena emateko edo informazioa behar baduzu, idatzi lasai asko gure posta elektronikora, eta gu geu jarriko gara zuekin harremanetan”.

No hay comentarios: