jueves, 17 de septiembre de 2026

Dena prest Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika lasterketarako

Noticia publicada en Bidasoko HITZA ,el jueves día 17 de Septiembre de 2026.

Dena prest Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika lasterketarako

Urriaren 4an izango da Hendaia, Irun eta Hondarribia batzen dituen herri lasterketa. Izen ematea irekita dago datorren urriaren 2ra arte, eta dortsalak Irungo Mendibil Merkataritza Gunean hartu beharko dira lasterketa bezperan.

Iristear da Bidasoako korrikalari askoren urteroko zita: Inmobilliaria Urme Txingudi Korrika herri lasterketa. Bi aste besterik ez dira falta; urriaren 4an, igandean, 10:00etan izango da (9:50ean handbike eta gurpildun aulkien irteera). Hendaiako Florida Kaitik atera, Irundik barrena korri egin eta Hondarribiko atletismo pistan amaituko da.   

Aurtengoa 27. edizioa da eta zenbait berritasun izango ditu, prentsaurrekoan azaldu dutenez. Aurkezpenera Super Amara BATeko kudeatzaile Ibon Muñoz, Urpean urpekaritza klubeko Inés Sáez de Iñigo, Hendaiako kirol zinegotzi Jean Michel Arruabarrena, Irungo kirol zinegotzi Sandra Caballero, Hondarribiko zinegotzi Lupe Queiruga, Mendibil Merkataritza Guneko kudeatzaile Isabel Aller eta Inmobiliaria Urmeko Joseba García bertaratu dira, baita lasterketaren bultzaileetako bat Felipe Martínez. 

Izen ematea eta dortsalak

Azaldu dutenez, aurten hirukoiztu egin da korrikalari frantziarren presentzia. 2025ean izen emateen %9 ziren, eta aurten, berriz, %30. Gogoratzeko, izen ematea online egin behar da, eta irekita dago urriaren 2ko 13:00ak arte. Lasterketaren egunean ezingo da izena eman. 

Dortsalak bi egunetan jasotzeko aukera izango da: Urriaren 2an 18:00etatik 21:00etara, eta urriaren 3an 10:00etatik 13:00etara. Mendibil Merkatal Guneko 0. solairuan jaso beharko dira, orain aste batzuk iragarri bezala, lasterketaren babesle berria delako. 

Motorrak berotzen joateko, datorren irailaren 27an, igandean, entrenamendu saioa egingo dute 09:00etan Urpean urpekaritza elkartean egoitzan, Hendaian, erritmo ezberdinetara, lasterketaren ibilbidea ezagutzeko. 

Lasterketaren eguneko zerbitzuak

Egunean bertan, korrikalariek haien arropak uzteko aukera izango dute antolakuntzako furgonetetan. Furgonetek Hendaiatik Hondarribira garraiatuko dituzte motxilak behin amaituta jaso ahal izateko. Era berean, Hondarribiko kiroldegiko aldagelak erabilgarri egongo dira korrikalarientzat. 

Txikiak ere korrika 

Lasterketa luzea urriaren 4an izango bada ere, etxeko txikienek korrika egiteko aukera izango dute bezperan, urriaren 3an, Irungo Gal Stadiumean egingo duten Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txikian. Gazteenei familia eta festa giroan atletismoa sustatzea da eguneko helburua. 



No hay comentarios: