jueves, 17 de septiembre de 2026

'Kirola Par(t)ekatuz 2026-2027' gida, berdintasuna bermatzeko kirol klubetan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 17 de Septiembre de 2026.

'Kirola Par(t)ekatuz 2026-2027' gida, berdintasuna bermatzeko kirol klubetan

Neskei eta emakumeei zuzendutako hiriko kirol eskaintzen bilduma egin du Parean elkarteak. Helburua genero estereotipoak hautsi eta kirola sustatzea da.

Igande Sasoiren barruan, zumba saio bat

Parean elkarteak Kirola Par(t)ekatuz 2026-2027 gida aurkeztu du. Irungo 33 kirol klubek neskentzat eta emakumeentzat eskaintzen dituzten ekintzen eta jardueren bilduma da.

Elkartearen arabera, helburua da emakumeei herrian dauden kirol jardueren berri ematea, eta hala, “kirola sustatu eta kirola aukeratzerako orduan egon daitezkeen genero estereotipoak murriztea”. 

Gidan zein kirol eskaintza, zein adin tarteri zuzenduta dagoen, zein egoitzetan egiten den eta kluben kontaktua azaltzen dira. Amaieran aholku sorta bat dago, kirolean emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna handitu eta berdintasuna sustatzeko. 

Emakumeak kirolera animatzeaz gain, Irungo klubentzat ere tresna izan nahi du, beren jarduna genero ikuspegitik aztertzeko eta berdintasunaren aldeko urrats berriak emateko. Halaber, elkarteak gogoratu du urriaren 18an Igande Sasoi jardunaldia egingo duela eta bertan hainbat kirol eta klub gertutik ezagutzeko aukera egongo dela. 

No hay comentarios: