sábado, 10 de octubre de 2026

2028ko udazkenean 40 egunez itxiko

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el sábado día 10 de Octubre de 2026.

2028ko udazkenean 40 egunez itxiko dute aireportua, lanak egiteko

Aenak jakinarazi du Hondarribiko aireportuko azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko lanak egingo dituela 2028aren hasieratik 2029ko udaberriraino.

Hondarribiko aireportuaren artxiboko irudia.

Aenak jakinarazi du Hondarribiko aireportuko azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko lanak egingo dituela 2028aren hasieratik 2029ko udaberriraino. Lan horiek gauzatzeko 16 milioi euroko inbertsioa egingo du. Obren eraginik nabarmenena 2028ko udazkenean izango da: 40 egunez itxiko dute pista, beraz, ez da hegaldirik izango tarte horretan.

Lan horietatik handiena garraio azpiegiturako pista nagusiaren berritze osoa izango da; asfalto berria jartzeaz gainera, pistako balizamendu argiteria ere erabat aldatuko dute, LED erako argiekin. Kanalizazio lanak ere egingo dituzte. Aldi berean, hegazkinen aparkalekuen eremuari ere eragingo diote obrek, han asfalto berria jarriz eta plaza horiek berrordenatuz. Pista nagusiaren ertzetako biratze guneetan ere eragin nahi du Aenak.

40 eguneko itxialdiaren data zehatzen berri aurrerago emango duela azaldu du Aenak, eta horien xehetasunak denboraz emango dizkiela bai erakundeei zein hegaldi konpainiei. Horrek ekarriko du egun Hondarribian hegaldiak eskaintzen dituzten enpresek euren eskaintza inguruko aireportuekin koordinatu beharko dutela.

No hay comentarios: