Partaidetza aurrekontuak, inoiz baino parte hartzaileagoak
Irungo Udalak bukatutzat eman du 2027ko partaidetza bidezko aurrekontuak prestatzeko prozesua, horren barruan bozkatuen izan diren egitasmoen berri emanaz.
Irungo Udalak bukatutzat eman du 2027ko partaidetza bidezko aurrekontuak prestatzeko prozesua, horren barruan bozkatuen izan diren egitasmoen berri emanaz. Hala, 2027ko aurrekontuetan 1,5 milioi zertan erabili erabaki dute irundarrek euren botoen bitartez. Udalak pozarren esan du aukeraketa eta bozketa prozesuan parte hartu dutenen kopurua oso handia izan dela, “errekorra”, inoizko altuena alegia: prozesu orokorreko (1,3 milioi bideratu dira hara) bozketetan 11.582 boto eman dira, eta gazteenean 1.069 (gazteek 300.000 euro zertara bideratu erabaki dute). Hala, iazko datuekin alderatuta boto emaileen kopurua %27,4n hazi dela zehaztu du udalak, eta botoen kopuruak %26,8an egin duela gorantz.
Prozesu orokorrean boz gehien jaso dituen proposamena hiriko kiroldegiak hobetzekoarena izan da, eta bigarren postuan San Migel-Anaka eremuan igerileku irekiak egiteko proiektua idaztearena.
Gazteek, berriz, Elektroplaza 2027 musika jaialdiari bultzada ematea lehenetsi dute, eta haien bozketetan bigarren izan den proposamena dantzaldiak edo berbenak egitearena izan da.
Segidan, bai prozesu orokorrean zein gazteenenean izateko aukeratuak izan diren egitasmoak, horiek zenbat boz jaso duten, eta bakoitzarentzat zenbat diru bideratuko den.
Prozesu orokorreko egitasmoak:

Gazteen prozesuko egitasmoak:



No hay comentarios:
Publicar un comentario