lunes, 5 de octubre de 2026

Serapio Mujika beka Juanma Sarasola Murgiarentzat

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 5 de Octubre de 2026.

Serapio Mujika beka Juanma Sarasola Murgiarentzat

Erdi Arotik gaur egunerako Irungo baserri, borda, errota eta burdinola izan ditu hizpide ikerketa lanean; 10.000 euroko zuzkidura jaso du.

Jakina da norentzat izango den aurtengo Serapio Mujika beka. Juanma Sarasola Murgiak Ikusten duzu goizean… Irungo baserrien historia. Erdi Arotik gaur egun arte ikerketa lanarekin irabazi du Serapio Mujika beka. Bertan, Erdi Arotik gaur egun arte irungo baserri, borda, errota zein burdinolek izan duten bilakaera azaldu du dokumentuen eta baserritarren ahozko testigantzen bidez. 

Material grafikoak garrantzi handia izan du, eta garaiko irudiek eta testuek ikerketa lana ondu dute. Lan hau Irunek historia du bildumaren parte izango da.

Beka honek Irungo dokumentu eta ondare-funtsa zabaltzeko ikerketa lanak biltzen ditu, hiriaren iragana ezagutzeko asmoz. Originalak eta argitaratu gabeak izatea da eskatzen dituzten baldintza bakarrak. Serapio Mujika beka bere generoan ondoen ordaintzen denetako bat da.

Bekak 10.000 euroko zuzkidura du. Hiru epetan jasoko du diru kopurua; alde batetik, %30a bekaren irabazlea iragartzen den unean; bestetik, %30a aldiaren erdian; eta gainerako %40a, bekaren amaieran eta emaitzak aurkeztean.

No hay comentarios: