2040ko Irun eraikitzeko saio irekia, abenduaren 2an
Plan Estrategikoaren aurrerapausoen berri emateko eta ekarpenak jasotzeko saio irekia antolatuko dute CBAn, 18:00etan.
Irun 2040 proiektua aurrera doa. Datorren asteazkenean, abenduak 2, Plan Estrategikoaren aurrerapausoen berri emateko eta ekarpen berriak jasotzeko saio irekia antolatuko dute CBAn, Irun Zuzenean aretoan. Saioan orain arteko lanaren berri emateaz gain, identifikatutako erronka berriak azaldu eta ekarpenak jasoko dituzte.
“Plan hau dokumentu estrategiko bat baino askoz gehiago izatea nahi dugu; elkarrekin sortutako proiektu bat izatea nahi dugu, gure baitatik eraikia, gure auzoetatik eraikia eta, batez ere, egunerokoan Irun egiten duten pertsonek eraikia”, adierazi du Cristina Laborda alkateak.


No hay comentarios:
Publicar un comentario