Bilboko hilketa matxista salatzeko kalera aterako dira
M8 Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar, hilak 28, San Juan plazan, 13:00etan.
Azaroaren 25aren biharamunean, indarkeria matxista kasu bat izan zen atzo Bilbon. Atzo arratsaldean, Bilboko Indautxu auzoan 47 urteko gizon batek arma zuriz eraso egin zion 34 urteko bikotekide ohiari, 4 eta 6 urteko seme-alabak etxean zeudela. Erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du M8 Asanblada Feministak. Bihar, hilak 28, egingo dute San Juan plazan, 13:00etan.
“Beste emakume baten bizitza indarkeria matxistak eten du, eta haren seme-alabak indarkeria horren lekuko izan dira. Ezin dugu beste erailketa matxista bat normaltasunez hartu. Ez da gertaera isolatua, emakumeen aurkako indarkeria estrukturalaren adierazpen larriena baizik”, gaitzetsiu dute.
Irunen ez ezik, Euskal Herriko herrietan ere kalera aterak dira indarkeria matxista salatzeko. “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! Ez dugu beste erailketarik nahi!”


No hay comentarios:
Publicar un comentario