Ibaiertzeko basoak ezagutzeko erakusketa bat Plaiaundin
Ekoetxearen eskutik hainbat infografia, azalpen eta marrazki jarri dituzte 24 paneletan. Ibaietako eta haien ertzeetako ekosistemak mantentzeko elementu bisualak eta didaktikoak dira.
Azken egunetan Plaiaunditik paseatu duten bidasotarrek zerbait berria antzeman dute Ekoetxearen alboan. Erakusketa berri bat da, kubo handi batzuekin irudikatua. Erakusketaren helburua da herritarrei hurbiltzea ibaien osasunerako funtsezkoak diren ekosistema horien balio ekologikoa eta soziala. Horrela aurkeztu du Ekoetxeak.
Hainbat infografia eta marrazki daude erakusketaren barnean. Orotara, 24 panel dira. Modu bisual eta didaktikoan ikasi daiteke haiei begira. Ibaiertzeko basoak, ibaietako ekosistemak eta inguruko eremuak ikusi ditzake bisitariak, eta haietatik ikasi, nola mantendu daitezkeen jakiteko. Abenduaren 31era arte egongo da erakusketa ikusgai.
Abenduaren 19an bisita gidatu bat egingo dute 11:30ean, ez soilik erakusketan zehar, Plaiaundi osotik zehar ere.


No hay comentarios:
Publicar un comentario