PSE-EEk ekitaldi politikoa egingo du, ostegunean
Ekitaldi politikoa Julian Sanchez parkean izango da, 12:00etan; bertan, Cristina Laborda, Denis Itxaso eta Rafaela Romero izango dira.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hamabi egun besterik ez dira falta. Alderdi politikoak hauteskunde kanpainan murgilduta daude egunotan, eta ekitaldiz beteriko egunak ari dira izaten. PSE-EEk geldialdia egingo du ostegunean, hilak 19, Julian Sanchez parkean.
Ekitaldi politikoa 12:00etan izango da, eta Cristina Laborda alkateak, Denis Itxaso etxebizitza sailburuak eta Rafaela Romerok, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, parte hartuko dute.


No hay comentarios:
Publicar un comentario