viernes, 31 de octubre de 2014

Euskara Arloak Azaroaren 3an "Familia Ola"Programaren edizio Berria aurkeztuko du

Noticia publicada en Txingudisportfmtv.com, el viernes día 31 de Octubre de 2014.

EUSKARA ARLOAK AZAROAREN 3AN “FAMILIA OLA” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA AURKEZTUKO DU

ayuntamiento irun
2 eta 12 urte bitarteko familiei zuzendutako ekimen bat da. Helburua da euskararen transmisioa indartzea familiaren esparruan.


Irungo Udala Euskara Arloaren bidez, Merezi duelako! proiektua abian jarri zuen 2009an. euskararen transmisioa familiaren esparruan indartzeko asmoz. Ekimen honetan kokatuta, “Familia Ola” programa sortu da, 2 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzendutako tailer batzuk.
Fernando San Martín, Euskara zinegotziak hau adierazi du: “biltzen ari garen datuetan oinarrituta, zalantzarik gabe Irun herritar elebidunen kopurua irabazten hiri bat da. Eskara mailari buruz, biztanleen %36,5 dira euskaldun eta hizkuntzaren praktikan maila handiak daude hezkuntzaren eremuan. Familia eremuko erabileraren indizeari buruz, portzentajea txikiagoa da eta hori dela eta lagundu nahi dugu familia transmisio hori indartzen eta horrela komunikazio eremu formalak eta naturalak berreskuratu nahi ditugu, etxeetan bereziki”.
Helburu horrekin, 2010-2011 ikasturtetik, 2-12 urte bitarteko seme-labak dituzten familientzako tailer batzuk eskaini dira: Sukaldaritza tailerrak, eskulanak, txangoak eta abar. Horiek dira aurreko ikasturteetan gauzatu diren jarduerak.
Hau gehitu du San Martinek: “Proiektu hau garrantzitsua iruditzen zaigu; beraz, ikasturte honetan berriro eskainiko dira tailerrak. Azaroan hasiko dira, Gipuzkoako Urtxintxa Eskolaren lankidetzarekin. Programa honen berri emango da ikastetxeen eta guraso eskolen bidez. Haiei eskertzen diegu beraien inplikazioa proiektua aurrera ateratzeko”.
Azaroaren 3an egingo da programaren aurkezpena Irungo Udaleko Musika Eskolako Kontserbatorioko auditorioan. “Asmoa da Familia Ola programa zehazki azaltzea -gehitu du Gipuzukoako Urtxintxa Eskolako Odei Sagardiak. Aurkezpenaren ondoren, familiek izena eman ahalko dute azarorako programatu diren tailerretan. Aurkezpenera joaterik ez duten eta interesa duten familiek jarduera horiei buruzko informazioa eskuratu ahalko dute www.irun.org/euskara webaren bidez, eta hartaz baliatuz ere inskribatu ahalko dira programan.

No hay comentarios: