martes, 31 de enero de 2023

Osasun publikoaren etorkizunaren plan integrala jakiteko Legebiltzarrera doa Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitza

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 31 de Enero de 2023

Osasun publikoaren etorkizunaren plan integrala jakiteko Legebiltzarrera doa Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitza

Ez dagoela inolako aurreikuspenik eskualdeko osasun publikoari dagokionez uste dute koalizio kideek. Afera hori argitzeko joango da David Nuño.

legebiltzarra Gasteizko parlamentua.

Ostegun honetan izango da Eusko Legebiltzarreko urteko lehen osoko bilkura, eta bertara joango da David Nuño, Irungo Udaleko Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako bozeramailea. Osasun Sailak Bidasoa eskualderako dituen aurreikuspenen berri izatea da Gasteizera hurbiltzearen xedea.

Koalizioak dio zerbitzuak ulertzeko bi modu dituztela. Zentzu batean zerbitzu horien pribatizazioa sustatzen dutenen ikuspegia dagoela diote, “negozio garrantzitsua delako”. Bestetik, zerbitzu publikoak diru publikoa inbertituz sustatu behar denaren begirada.

Diru publikoz sustatu behar denaren ideiari eutsita, horren defentsan lanean aritu direla azaldu dute. “Legebiltzarreko taldeak eskualdearentzako plan integrala eta Oinaurreko hirugarren anbulatorioa eskatzen zituen proposamena erregistratu zuen, eta ostegun honetan eztabaidatuko da”.

Bidasoa eskualdeko osasun egoera zein den jakin nahi dute zehatz-mehatz: “Asko dugu jokoan, zerbitzu publiko baten sendotzea eta etorkizuna, kontuan izanik aspalditik ikusten ari garela zerbitzu hori garrantzitsua bezain beharrezkoa dela”.

Lehentasunak zein diren ezagutzeko aukera izango dutela ostegunean gehitu du Nuñok. “Proiektu faraonikoak gauzatzeko borondate politikoa eskatzeaz gain, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Eusko Jaurlaritzak Bidasoa eskualdeko osasunean duen interesa zein den ikusi ahal izango da”.

Azkenik, Osasun Sailak “ke-lainoak” saltzen dituela diote, eta EAJk ez duela inolako aurreikuspenik Bidasoaldeko osasun publikoa garatzeko salatu dute.

No hay comentarios: