viernes, 24 de febrero de 2023

Hitzarmena berritzea lortu dute Irungo udal garbitzaileek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 24 de Febrero de 2023.

Hitzarmena berritzea lortu dute Irungo udal garbitzaileek

Soldata arrakala deuseztatzea lortu dute, hiru urtetan %18,5 eko igoera izango dutelarik. Urte eta erdi aritu dira borrokan langileak, ELA-ren babesarekin.

Irungo udaletxeak azpikontratatutako garbikuntzako langileek lan hitzarmena berritu dutela jakinarazi du ELA sindikatuak. Hiru urtetan %18,5eko igoera bat izatea lortu dute, beti ere bermatuta izango dutelarik KPIren erreferentziarekiko eros ahalmena ez galtzea. Era horretan, soldata arrakala ezerezean geratuko da.

Langileen presioaren ondorioz lortu dute hitzarmena, hau da, lan baldintzak hobetzea. Urte eta erdi baino gehiago aritu dira borrokan Samyl enpresarekin negoziatzen, negoziaketa mahaia blokeatuta egon delako. Hiru hilabetez Samyl enpresak ez die sindikatuen mezuei erantzun eta jarrera hori salatu du gaur ELAk. 

Sindikatuak nabarmendu nahi izan du beraien marra gorria zein izan den: “langileen pobretzea ekarriko duen Hitzarmenik ez dugu sinatuko. Esan eta egin”.

No hay comentarios: