Hemokromatosiaren Munduko Astearekin bat egingo du udaletxeko fatxadak
Gorriz argiztatuko dute ostiral honetan, Hemokromatosiaren Munduko Astea aitzaki, kontzientzia areagotzeko.
Ekainaren 1etik 7ra da Hemokromatosiaren Munduko Astea eta Irungo Udalak keinu bat egingo dio udaletxeko fatxada gorriz argiztatuz. Ostiral honetan izango da ekimena, 21:30ean eta Espainiako Hemokromatosi Elkarteak egindako eskariari erantzungo diote.
Ekintza honen helburua, herentziazko hemokromatosiari buruzko kontzientzia sortzea dela azaldu du udalak. Nahasmendu genetiko bat da, oso ohikoa, eta munduko herrialde guztietan gertatzen da. Haren ezaugarria da burdina metatzen dela. Hermakromatosiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Espainiako Hemokromatosi Elkartearen webgunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario