lunes, 3 de junio de 2024

Irungo Mercadonak ELAko ordezkari bat kaleratu duela salatu dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 3 de Junio de 2024.

Irungo Mercadonak ELAko ordezkari bat kaleratu duela salatu dute

ELAk Mercadonaren jarrera antisindikala salatu du. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute langileek Irungo Mercadonaren aurrean, 11:00etan.

Mercadonaren saltoki bat

Irungo Mercadonak ELAko ordezkari sindikal bat kaleratu zuen pasa den astean, eta ELAk Mercadonaren jarrera antisindikala salatu du, Irungoa kasu isolatu bat ez dela gogoraraziz. Ostegunean, ekainak 6, elkarretaratzea egingo dute langileek Irungo Mercadonan 11:00etan. 

Kaleratutako langilea bajan zegoen, eta enpresak baja iruzurra zela esateaz gain, diziplina arazoak eta borondate falta egotzi dizkio. Argudioen oinarri falta ikusita, ELAk aurreratu du salaketa bat aurkeztuko duela epaitegian.

Sindikatuak prentsa ohar batean adierazi duenez, Mercadonak lanpostua uzteko eskaintza egin zion 46 urteko langileari, eta kaleratuak ezezkoa eman ondoren kaleratu zuten “inolako funtsik ez duten argudioekin”.

Prentsa oharrean ELAk dioenez, Mercadonaren enpresa politika jazarpenean oinarritzen da: funtzio sindikalak aurrera eramateko zailtasunak ipintzen ditu, langileei informazioa helarazteko oztopoak jartzen ditu, egutegi aldaketak egiten ditu, eta enkargatuen tratu eta jarrera desegokiak ere aipatu dituzte, besteak beste. 

ELAk behin baino gehiagotan salatu du Mercadonaren jarrera antisindikala enpresaren aurrean, lan ikuskaritzan eta baita epaitegietan ere. Hala ere, esan dutenez, nahiz eta lan ikuskaritzako adierazpenak enpresaren kontrakoak izan eta ELAk epaitegietan sententziak irabazi, enpresak ez duela jarrera aldatu salatu dute. 

No hay comentarios: