Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 20 de Mayo de 2021.
Irungo EAJ-PNVk «desadostasuna eta kezka» adierazi ditu hizkuntza eskakizunen epaiagatik
Irungo EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak bere «desadostasuna eta kezka» adierazi ditu hizkuntza eskakizunen inguruan eman den epaiagatik. Gogorarazi dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai horrek «Irungo Udaltzaingoaren zerbitzurako hamabi lanpostuetarako ezarritako hizkuntza eskakizunak baliogabetzen ditu, uste baitu 'diskriminatzailea' dela plaza bat eskuratzeko euskararen ezagutza eskatzea».
«Irmoki» salatu du egoera hori Irungo EAJk. Gainera, Irungo Udalari «gure exijentzia» azaldu dio «epairen helegitea bultzatzeko, hari aurre egiteko behar diren baliabideekin».
«Ez gaude atzerapauso bat bera ere onartzeko prest», azpimarratu du Uri Buru Batzarrak. «Horrelako epaiak legearen eta euskal herritarren eskubideen aurkako erasoa dira». Irungo EAJk adierazi duenez, «Euskal administrazio publiko bateko langile izan nahi duenari ezin dio eragin era baztertzailean bi hizkuntza ofizialak jakitea eskatzeak. Hizkuntza funtsezkoa da herritar guztiekiko komunikazio hoberenerako».
No hay comentarios:
Publicar un comentario