lunes, 19 de mayo de 2025

Emigrazioko Erakineko lanak aurrera doaz

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 19 de Mayo de 2025.

Emigrazioko Erakineko lanak aurrera doaz

Eraikinaren kanpoko lanak egiten ari diren bitartean, barnealdea txukuntzen hasiak dira. Hainbat zerbitzu emango ditu eraikin berrituak: adinekoen lokal bat, haurtxoko bat, liburutegi bat, eta auzo elkartearentzako egoitza bat.

Emigrazioko Erakinaren barrualdea bukatu eta txukuntzen, eta kanpoaldeko lanak egiten ari direla, lanei bisita egin diete Cristina Laborda, Irungo alkate, Gorka Alvarez, Obra, Mantentze eta Azpiegituretako ordezkari, eta Sergio Javierrek, Mugikortasuneko ordezkariak. Azken fase honetan “lanak erritmo onean doazela aurrera” nabarmendu dute. Lau hilabeteko epea du Campezo Obras y Servicios SA enpresak lanak bukatzeko.

Basurko kalea oinezkoentzako egokituko dute, eta Anaka kaleko Emigrazioko Eraikinaren espaloia ere gehiago zabalduz berrituko dute, “oinezkoentzako seguruagoa izan dadin”. Lan horiekin hastean Javier Esteban Indart kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, jaitsierakoa izango da. Basurko kalean ibia duten etxabeen erabiltzaileen ibilgailuak bakarrak ahalko dira sartu, gainerakoentzat debekatua egongo da. Lanen ostean Javier Esteban Indart kalea oinezkoentzako izango da. Gainera, argiteria eta saneamenduaren azpiegitura ere berrituko dute lanetan.

Laborda alkateak lan hauen “garrantzia” azpimarratu du, herritarrei “hobekuntzak” ekarriko dizkielakoan, “eta eraikina erreferente bihurtuko da auzoan bizi direnentzako”.

Eraikina berritzearekin batera, zenbait gizarte zerbitzu eskainiko ditu espazioak: adinekoen lokala, haurtxokoa, liburutegia, eta auzo elkartearentzako egoitza.

No hay comentarios: