Sanmartzialetako kartel irabazlea, Irati Amantegirena
'Zain' izena du lan irabazleak eta Irunen erroldatutakoen 457 boto jaso ditu. Accesita, berriz, Alfredo Costa Amianoren lanari eman diote.
Bost kartel iritsi ziren Irungo jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren finalera eta iragarlea zein izango zen hautatzeko bozka aukera izan dute herritarrek. Hala, Irati Amategi Iriarte irundarraren Zain lana izan da bozkatuena eta beraz, haren lanak ilustratuko ditu 2025ko San Pedro eta San Martzial jaiak. Guztira 457 boto jaso ditu, lehiaketan zenbatu diren 1.518 botoetatik.
Sari irabazleagatik 1.200 euro jasoko ditu Amantegik. Epaimahaiak accesita ere banatu du eta Alfredo Costa Amiano irundarraren Alardea, musika, kolorea eta jendea lanari eman diote. Sari hau 300 eurokoa da.
Erakusketa
Lehiaketan parte hartu duten kartel guztiak ikusgai egongo dira Amaia KZn ekainaren 14tik ekainaren 29ra. Erakusketaren inaugurazioa egingo dute eta 18:00etan izango da. Bisitak egiteko ordutegia 18:00etatik 21:00etara da asteartetik larunbatera, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 11:30etik 13:30era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario