Adinekoen bazkarirako sarrerak soberan geratu dira
Iaz parte hartu zutenek bihar eta etzi artean ahalko dituzte lortu gonbidapenak. Bazkaria hilaren 25ean izango da.
Adinekoen omenezko bazkaria ekainaren 25ean egingo da Ficoban eta bertaratzeko gonbidapena lortu behar da. Horretarako bi fase ireki ditu udalak eta lehena atzo eta gaur artean izan da. Zehazki, iaz izena eman ez zutenentzakoa izan da itxi berri dena. Behin aurretik egon ez direnek gonbidapena eskuratzeko epea pasata, udalak jakinarazi du oraindik gonbidapenak geratzen direla eta iaz parte hartu dutenek ere gonbidapenak lortzeko aukera izango dute.
Beraz, interesa duenak bihar lortu beharko du gonbidapena 08:00etatik 19:00etara bitarte. Irungo Udalaren orrialdetik egin daiteke eskaera edota telefono hauetako batera deituta: 943 50 51 52 edo 010. Ostegunean, hilak 6, bukatuko da gonbidapenak lortzeko epea.
Gonbidapenak Amaia KZko leihatiletan erretiratuko dira, hilaren 11n (asteartea) eta 12an (asteazkena), 09:30etik 13:30etara. Horretarako, nahitaezkoa izango da Nortasun Agiri Nazionala aurkezte eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira eserlekuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario