Bisexualitatean bizitzeko ehunduran eragiteko tailerra
Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak bisexualitatean bizitzeko sare bat egin nahi du, mundu monosexualaren aurrean. Ostiral honetan elkartuko dira.
Otsailaren 23an bisexualitateaz hitz egiteko tailerra antolatu zuen Lumak Haizek eta bisexualitatearen gaiari jarraipena emateko tailerra antolatu dute oraingoan. Asmoa, bisexualitatearen bizipenak, bizitza, zalantza eta prozesuak partekatzea da.
Tailerra bisexualak direnei zuzendutakoa da edota orientazio sexual hori bizi dutela zalantzan dutenentzako. Espazio seguru bat ehundu nahi dute “mundu monosexual” batean bizirauteko. Beraz, ostiral honetan elkartuko dira Palmera Montero guneko 5. gunean, 18:30ean. Espazioa irisgarria da, baina, hala ere laguntza behar izatekotan Lumak Haizeren sare sozialetatik kontaktatzeko eskatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario