Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 17 de Julio de 2021
La Salleko Anaiek 10.000 liburu eman dizkiote CBAri
Euskarazko argitalpenak dira eta liburutegiaren dokumentu funtsa handitzeko erabiliko dira
– j.g. 17.07.2021 | 23:58IRUN – Irungo Kultura Arloak jakinarazi duenez, La Salleko Anaiek 10.000 liburu eman dizkiote CBA kultur zentro eta liburutegiari, entitateak Irungo egoitzan zuen euskarazko funts bibliografikoaren barruko argitalpen sorta handi bat. Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek eskerrak eman dizkie La Salleko Anaiei emaitzagatik, eta nabarmendu du "hiriko kulturari eta jakintza munduari egindako ekarpen handi bat" dela. Esan bezala, emaitza 10.000 liburukikoa da, eta askotariko jakin-tza adarrak hartzen ditu barnean, haria euskara delarik. Alde horretatik, argitalpen sortaren zati bat Bidasoko esparru geografikoarekin lotuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario