Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 16 de Marzo de 2023.
Kale osoa, espaloiak, zebrabideak eta galtzada berrasfaltatu dira, Alarde kaleko bidegurutzetik Freyre jeneralaren kaleko zulo baten konponketa barne.
Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Obretako ordezkariak Lapitzeko obren emaitza ikustera joan dira gaur.
Jarduketa horietan kale osoa, espaloiak, zebrabideak eta galtzada berrasfaltatu dira, Alarde kaleko bidegurutzetik Freyre jeneralaren kaleko zulo baten konponketa barne. Espaloietan baldosa erliebedunak jarri direla zehaztu dute, ondo ikusten ez duten pertsonei laguntzeko.
“Jarduketa honi esker, Lapitze kalearen egoera hobetu dugu. Ikusten dugun hori, espaloiak eta galtzada, baina baita ikusten ez dugu hori ere: izan ere, Txingudiko Zerbitzuek lurpeko zerbitzuak hobetu dituzte. Jarduketa integral hau beharrezkoa zen eta, etorkizunera begira kale hau eta inguru guztia hobetzen jarraitu beharko dugula badakigun arren, hobekuntza hauek egin beharrekoak ziren, garrantzitsuak baitziren auzotarren eguneroko bizitzarako”, zehaztu du alkateak.
Lan horiei ekin aurretik, Txinzerrek jarduketa bateratu bat gauzatu du Irungo Udalarekin, inguruko ura banatzeko sarea berritzeko. Kale jorretako ur banaketa zuntz zementuzko eta burdinurtu grisezko hodiek osatzen zuten. Egoera kaskarrean zeudela esan du udalak, eta azken hilabeteetan hainbatetan hautsi direla gaineratu dute. Burdinurtu nodularrez egindako piezekin ordeztu dituzte zaharrak.
Txingudiko Zerbitzuek Lapitze kale osoko ur hornidurako hoditeria berritu dute, baita harguneak ere, 15-17-19-21-23 eta 24-26-28-30-32 zenbakietan. Hobekuntza horiei duela gutxi berritu zen argiteria gehitu behar zaiela adierazi du udalak, LED teknologia instalatu baitzen orduan. Jarduketek 200.000 euroko aurrekontua izan dutela iragarri dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario