Noticia publicada en Bidasoko-Hitza, el lunes día 20 de Marzo de 2023.
Kanpoaldeko lanak bukatuta, iazko azaroan hasi zituzten barnealdea birgaitzeko lanak. Museo barruko plana lantzen ari dira oraindik.
Ikust Alaia museo bilakatuko dutela 2019an jakinarazi zuen udalak, eta orduan hasi zituzten obrak eraikina egokitu ahal izateko. Gaur agerraldia egin dute obren nondik norakoak hizpide Cristina Laborda Obretako ordezkariak eta Borja Olazabal Kultura zinegotziak.
Bi fasetan egiten ari dira lanak; batetik, eraikinaren kanpoaldea birgaitzekoak daude eta horiekin 2019an hasi ziren eta dagoeneko bukatu dute. Obra horiek egiteko Foru Aldundiaren laguntza izan zuten “ia milioi bat euro”.
Bestetik, iazko azaroan hasi zituzten barrualdea birgaitzeko lanak eta finean zoruak eta sabaiak berrituko dituzte, klimatizazio sistema jarri eta komunak eraikiko dituzte. Orain egiten ari diren lan horietarako 1.750.677,28 euroko aurrekontua baliatzen ari dira eta 2023ko azaroa arte dute lanak exekutatzeko.
Bigarren fase honetako lanei dagokienez lurzorua lautzen eta estalkiarekin amaitu dute eta plaka fotovoltaikoak instalatu dituzte ere. Orain pladurra jartzen ari dira eta laster sabaiekin hasiko dira.
Egun hauetan eskailera eta igogailuaren modulu berriaren fatxadetarako burdineria instalatuko dituzte. Horrez gain, beiratea berritzen ari direla jakinarazi dute.
Museoa
Ikust Alaia Irunen historia errepasatzeko balioko duen museo bat izango da. Era berean, Luis Mariano aktore eta musikariaren figuraren balioa ezagutzera ematea da beste helburuetako bat.
Museo horretan zer jasoko duten erabakitzeko plana lantzen ari dira orain. Horretarako, “diskurtsu museistiko berriak” bilatzen ari direla azaldu du udalak, bai eta eduki-proposamenak ere. Egungo lengoaia erabili nahi dute museoaren edukia lantzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario