Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 6 de Junio de 2023
Adrian Aginagaldek eskuratu du J.A. Loidi Beka
Ikertzaileak ‘Irun. Gerrak eta epidemiak mugan (XVII-XIX)’ lana garatuko du
Adrian Hugo Aginagalde Llorente mediku donostiarrak aurkeztutako Irun. Gerrak eta epidemiak mugan (XVII-XIX) lanak eskuratu du Udalak Euskara Arloaren bitartez deitzen duen J.A. Loidi ikerketa bekaren hamaseigarren edizioa. Esleitutako ikerketa-lanak 12 hilabete iraungo du eta 9.000 euroko zuzkidura izango du.
Proiektu honen bitartez, Aginagaldek XVII., XVIII eta XIX. mendeetako gerra eta epidemien ondoriozko hilkortasun-krisiek Irun eta Bidasoaldeko biztanlerian izan zuten inpaktu demografiko eta soziala aztertu nahi ditu, berak azaldu zuen moduan.
Zehaazki, lan honek Irun bezalako mugako herri batean nazioarteko gerra-fenomenoek izan duten eragina aztertuko ditu. Hala nola Ondorengotzaren Gerra (1701-1713), Alian- tza Laukoitza (1717-1720), Konben- tzioa (18793-1795), Independentzia (1808-1814), San Luisen Ehun Mila Semeen Espedizioa (1823) eta Karlistadak (1833-1840 eta 1872-1876), eta tifus (1793-1795 eta 1808-1809 eta 1812-1814), gripe (1709-1711, 1847-1848 eta 1889) eta kolera (1833-1834, 1854-1855 eta 1885) izurriteek. Aginagaldek, halaber, jatorri ezezaguneko heriotza-krisiei erantzun berriak bilatu nahi dizkie
Horretarako, ikertzaileak ikerlan demografiko eta epidemiologiko bat egingo du eta, besteak beste, honako iturriak erabiliko ditu: sakramentu-erregistroak, populazio-zentsuak, instituzioetako dokumentazio historikoa, gerrako memoriak, bibliografia, etabar.
Ikertzaileak nabarmendu zuen beka hau eskuratu izateak ilusio berezia egiten diola, orain dela 10 urte hasi zelako ikerketa lerro honetan lanean. Izan ere, 2013an 2013an independentzia-gerran izandako tifus-epidemia ikertu zuen eta harrezkero epidemiologia historikoan sakontzen jarraitu du. Era berean, 2020an Irun, San Martzialeko guduak eta epidemiak izeneko kapitulua argitaratu zuen San Martzialeko Batailaren V. Mendeurrena Fundazioak 2019an Irunen antolatutako Osasun Historiari buruzko Jardunaldiei buruzko liburuan. Gainera, epidemien historiari buruzko hemezortzi azterlanetan parte hartu du eta, halaber hainbat argitalpen ditu: liburuak, artikulu teknikoak, dokumentu zientifikoak eta abar. Hitzaldi eta kongresuetan ere ibili da.
Ikerlanan honen aurkezpenean Irungo Udaleko Euskara jarduneko ordezkaria den Miren Echevestek aipatu zuen Jose Antonio Loidi Ikerketa bekak omenaldi bat izan nahi duela adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospe- tsuarentzat eta, beste alde batetik, euskarazko ikerketa suspertu eta bultzatu nahi dituela hainbat esparrutan: antropologian, filologian, toponimian literaturan, osasun publikoan, hidrologian eta botanikan, hain zuzen.
Ordezkariak azaldu zuen 2023ko beka-deialdiari erantzunez, irabazleaz gain, beste bi proiektu aurkeztu zirela: Sakanako baselizak XXI. mendean Jose Luis Erdozia Mauleonek aurkeztutakoa eta Maider Ugarte Garbizuren Irunen euskara sustatzeko herri-ekimenen azterketa: ezinak identifikatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario