viernes, 22 de abril de 2022

Euskara sustatzeko hainbat estrategia landu ditu Irunek

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 22 de Abril de 2022.

Euskara sustatzeko hainbat estrategia landu ditu Irunek

Hizkuntzak pandemian jasan duen "atzerakada"-ri erantzuteko lanetan dabil Udaleko Euskara arloa

22.04.2022 | 01:02
Irungo Euskara zinegotzia, Miren Echeveste, hirian hizkuntza sustatzeko ildo estrategikoak azaltzen.

irun – Irungo Udalean eta hirian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko eta hiritarren hizkun-tza-eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko asmo finkoarekin, udal Euskara arloak irekita dituen lan ildo estrategikoak aurkeztu ditu aste honetan.

Miren Echeveste euskara ordezkariak Udalak helburu horiek betetzeko martxan jarri dituen eta datozen hilabetetan aurreikusten diren ekimenen berri eman du, Euskara Aholku Batzordean elkarlanean aritzen diren Udaleko arlo ezberdinetako teknikariak, alderdi politikoetako ordezkariak eta gizarte-eragileen papera azpimarratuz.

Zinegotziak zioenez, agintaldi honetako helburu garrantzitsuenetako bat Kalean Bai planaren biziberritzea izan da. Izan ere, 25 urtetik beherako gazteekin lan egiten duten kirol, kultura eta aisialdiko elkarte asko daude Irunen eta, kasu gehienetan, euskararekiko konpromisoa partekatzen dute. Kalean Bai programa entitate hauei laguntzea du xede. "Kirol, dantza edo bestelako jardueren trebakuntzan diharduten elkarteei tresna espezifikoak eman nahi dizkiegu euskara modu atseginean sustatu dezaten", azaladu zuen Echevestek. Orain klubetan formakuntzak txertatzeko fasean dago ekimena.

Euskararen erabilera normaliza-tzeko planari buruz hitz egin zuen ere zinegotziak, udal langile askok beren arloetan euskararen erabilera sustatzeko ardura bere gain har-tzeko aurrera-pausoa eman dutela adieraziz. Izan ere, kalean gertatzen den moduan, udaletxean euskararen ezagutza erabilera maila baino askoz altuagoa da.

Euskararen normalizaziorako ekintza planari dagokionez, era askotako ekimenak jasotzen dituela azaldu zuen Echevestek, azken finean dokumentuaren helburua Irunen euskara sustatzea baita. Hala, ordezkariak ekintza desberdin asko aipatu zituen: Solas Jolas, dirulaguntza lerroak, Irunero aldizkaria, Euskaltegiko ikastaroak, euskararen hilabetea (martxoan), euskararen nazioarteko eguna, Laburbira, min-tzodromoak, Familia Ola edo Udagiro, adibidez.

Euskaraldiari eta Hurrak Parkean ekimenari aipamen bereziak egin zizkien zinegotziak, bi ekimenek eguneroko ohiko jarduetara hurbiltzen direlako esparru horietan euskara sustzeko. Ildo horretan, aurtengo Euskaraldirako lanketa iaz hasi zela nabarmendu zuen.

Pandemiaren harira bizi izan dugun informatizazio prozesuak euskararentzat "sekulako atzerakada" suposatu duela uste du zinego-tziak, teknologia horietan hizkun-tza hegemonikoak gailentzen direlako. Gazteen artean hizkuntza berpizteko Errefortzu Eskola ekimena sortu zuen arloak iaz.

No hay comentarios: