Kalean da Irunero aldizkariaren bigarren aroa
Udalak berreskuratu nahi izan du orain dela urte bete eten zen euskara hutsezko argitarapena eta dagoeneko kalean da 3.500 aleko tiradarekin
Gaur goizean Udaleko Bilkura Aretoan ospatu da Irunero aldizkari berriaren aurkezpena.”Udalaren erronketako bat izan da euskara hutsezko aldizkaria bultzatzea”. Honela, Fernando San Martín Euskara Ordezkariak adierazi duenez, 1985ean argitaratu zen estreinekoz Plazara aldizkaria, 1992ko udazkenera arte iraun zuena. Geroxeago, 1994an, Irunero argitaratzen hasi zen, 2012ko urtarrilera arte.
Ordutik aurrera, “Udalak berreskuratu nahi izan du argitalpena eta dagoeneko badugu euskara hutsezko aldezkari berria”, Baseclick enpresak Ana Grijalbaren zuzendaritzapean egingo duena, Udalaren diru-laguntzarekin.
Hamabostekaria
Grijalbak ezagutzera emana duenez, aurreko edizioekin alderatuz, berrikuntza nagusiena maiztasuna da. Orain artekoak hilabetekariak baziren ere, oraingo hau hamabostekaria izango da eta, gainera, web orria (www.irunero.com) ere izango duenez, astero berrituko da, gaurkotasuna mantendu nahian. Irunerok 3.500 aleko tirada izango du, 16 orrialde koloretan eta Irungo 100-110 lekutan banatuko da, hiritarren eskura, (auzoetako denda eta tabernak, enpresak, ikastetxeak, gazteentzako espazio eta lekuak, udal bulegoak…), dohainik. Hala ere, datorren hilabetetik aurrera, irakurleek aukera izango dute harpidetza egiteko eta nahi duten tokira bidaltzeko, azken hau ordainketaren bidez.
Aldizkariak hainbat atal izango ditu: editoriala/iritzia, berriak eta elkarrizketak, kirolak, Irungo argazki zaharrak, Irungo ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak, informazio praktikoa, iragarkiak, aisia, euskararen agenda…”batez ere gazte ikutu bat eman nahi izan diogu eta horretarako gazte informazioa, aisialdia, agenda eta bestelako informazioa ere zabaldutko du”, zioen Grijalbak.
Hamabostekari honen lehenengo alea apirilaren 2an argitaratu zen eta nahi izanez gero ere, Facebooken jarraitzeko aukera dago. “Gure helburu nagusia herritarren arreta piztea da, erronka handia dugu eta publizitatea pisu handia izango du helburuak bete ahal izateko, horretarako merkatarien laguntza ezinbestekoa izango dugu”, aitortu du Grijalbak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario