martes, 10 de octubre de 2023

'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' erakusketa ireki dute Oiasson

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 10 de Octubre de 2023

'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' erakusketa ireki dute Oiasson

Erakusketa "justizia ekintza" da emakume arkeologoen ikusgarritasun falta dela eta. Jarduera programa bat kaleratuko dutela aurreratu dute.

Gipuzkoako ikerketa arkeologikoetan emakumeek duten eta izan duten garrantzia nabarmentzeko Emakume arkeologoak Gipuzkoan erakusketa ireki dute Oiasso Museoan. Gaur ireki eta 2024ko martxoaren 31ra arte egongo da ikusgai, guztiz doan.

Erakusketa egiteko lankidetzan aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beraiez gain, aurkezpenean Goizane Alvarez Kulturako diputatua eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoaren zuzendaria izan ziren.

Aranzadiko lehendakariorde den Lourdes Herrastik Aranzadi “funtsezkoa” izan dela Gipuzkoako arkeologia ulertzeko azaldu du eta nabarmendu du ere emakume arkeologoen “talentu zientifikoaren eragile” izan dela elkartea.

Alvarez diputatuak erakusketa aukera “paregabea” dela emakume horiek “Gipuzkoako ondarearen ikerketan eta kontserbazioan izan duten funtsezko zereginari balioa emateko”. Gainera, erakusketa “justizia ekintza” dela ere adierazi du.  Erakusketa ez da aitortza egiteko modu bakarra, jardueren programa bat laster iragarriko dutela aurreratu baitute.

Erakusketa

Bi pisutan banatu dute erakusketa. Beheko solairuan, irudi artxiboa dago ikusgai eta goiko pisuan ikusgai jarri dituzte emakume arkeologoek aurkitutako objektu arkeologiko ugari. 

Ibilbidea 1903. urtean hasten da. Orduan, Alfontso XIII.a erregeak Aizpitarteko (Errenteria-Orereta) haitzuloetako indusketetara egin zuen bisita ageri da argazki batean eta bertako lantaldean hainbat emakume ikus daitezke.

Urteak aurrera joan ahala emakumeak arkeologian indarra hartzen hasiko da eta argazkietan gehiago ikusiko dira. “Pixkanaka, emakumeen presentzia garrantzia hartzen hasten da ikerketetan, Maria Luisa Aranzadik eta pilar Sansineneak erakusten duten bezala, eta joan den mendeko 60ko hamarkadatik aurrera, izen handiko bi emakume arkeologok, ia ezezagunak beren herrialdean eta biak donostiarrak, berresten duten bezala: Ana Maria muñoz, Historiaurreko lehen katedraduna, eta Lola Etxaide, Soriako Torralba eta Ambrona aztarnategietan F. Clark Howellek eta Leslie Freemanek zuzendutako kanpainetako landa-arduraduna”.

No hay comentarios: