Karbono aztarna murrizteko konpromisoa hartuz
Bidasoa Bizirik-ek antolatutako laguntza zerbitzu batean parte hartu dute eskualdeko 7 enpresak. Horietako seik MITEKO ziurtagiria eskuratu dute.
Bidasoko eskualdeko enpresek karbono aztarna murrizteko prozesuak hasteko intentzioarekin proiektu bat abiatu zuen Bidasoa Bizirik-ek: isuriak kalkulatzeko eta hobekuntza planak egiteko laguntza zerbitzu bat. Proiektua ADOS sostenibilidad y clima enpresak gauzatu du.
Proiektua apirilean hasi zen eta gaur goizean eman diote itxiera, hilabete hauetan egin duten lanaren balantzea eginez.
Zazpi enpresak parte hartu dute proiektu honetan: Cauchopren; Deco Didheya; Zubelzu; Sellez; Sacytrans; Conatec Sal eta Railtek Ingenieritza Industrialak. Horietako seik MITEKO plataforman erregistratu eta egindako kalkulua egiaztatzen duen zigilua jaso dute. Falta den enpresa hil honetan bertan erregistratzea espero dute.
Bidasoa Bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamenduarekin duen bi urteko hitzarmenaren baitan bultzatutako proiektuak, karbono aztarna kalkulatzen laguntzeaz gain, datuak murrizteko hobekuntza plan bat garatzen lagundu ditu. Plan horiek, gainera, genero ikuspegitik landu dira; izan ere, “argitaratutako azken txostenek erakusten baitute klima aldaketa ez dela generoarekiko neutroa”.
Ricardo Molsalvek (Conatec-eko gerentea) azaldu duenez proiektuak ibilbide argi bat izateko balio izan die. Ekintza zehatzak identifikatu eta horiek aurrera eramateko konpromisoa hartu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario