Irungo Areto Moldakorraren proiektua enkargatuko du aldundiak
Kirol eta kultur jarduera handiak egiteko balioko duen pabiloiaren proiektua idaztea enkargatuko du aurten aldundiak. Gainerako erakundeen konpromisoa galdegin du Goizane Alvarez Kirol diputatuak.
Gaur Irunen izan da Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol foru diputatua Cristina Laborda alkatearekin batera. Aldundiak finantzatu dituen hiriko kirol instalazioak bisitatu dituzte eta baieztatu dute Irungo Areto Moldakorra (IAM) gauzatzeko proiektua aurten enkargatuko dutela. Proiektua egikaritzeko gainerako erakundeek proiektua babesteko konpromisoa hartu beharko dutela adierazi du Labordak ere.
IAM “zalantzarik gabe” irunen “mugarri” izango dela adierazi du alkateak eta Bidasoa eskubaloia taldearen partidak jokatzeaz gain, Bera Bera taldeak ere jokatu ahalko du, eta Gipuzkoan egun ezin diren musika eta kultura ekitaldi handiak egitea ahalbidetuko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario