martes, 16 de enero de 2024

Lumak Haizeren zineforumean, '80 egunean'

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 16 de Enero de 2024

Lumak Haizeren zineforumean, '80 egunean'

LGTBIAQ+ kolektibokoen ahotsak biltzen dituen zineforuma igande honetan egingo da Larreaundi-Olaberriko auzo elkartean, 17:00etan.

Beste errepresentazio bat eta beste zinema bat erakusteko helburuz jarri zuen martxan iaz zineforum bat Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak. Ordutik, bi saio egin dituzte eta hurrengoa igande honetan egingo dute Larreaundi-Olaberriko auzo elkartean, 17:00etan. 80 egunean pelikula proiektatuko dute. 

Lumak Haizeren zineforumean lan denek ezaugarri komun bat edukitzea beharrezkoa da: LGTB kolektiboaren eskubideen borrokaren gainean hausnartu ahal izateko baliagarri izan behar dute. «Zinemarekin nahi dugu erakutsi zer bizi dugun, zer bizitzen ari garen, eta zer dugun bizitzeko», esan zuen taldeko kide Gorka Iparragirrek.

 

 
Sinopsia

Axun 70 urteko emakumea da, eta ospitalera joaten da alabaren senar ohia zaintzera. Bere harridura handia izango da ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite dela ohartzean, nerabezaroko bere lagun handia. Laster jabetuko dira euren arteko kimikak bere horretan jarraitzen duela. Biek ondo pasatzen dute eta berriz elkartzen dira, Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte. Axunek aurrez aurre dituen sentimenduei aurre egin beharko die: nori entzun? Bihotzera ala arrazoira?

No hay comentarios: