Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, emakume bat bortxatzeagatik
Fiskaltzak bederatzi urteko zigorra eskatu zuen, baina zigorra hitzartu du defentsarekin.
Iazko maiatzaren 14an, gizon batek emakume bat bortxatu zuen Irungo (Gipuzkoa) txabola batean. Gipuzkoako Auzitegiko 3. atalak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio. Epaiketan, zigortuak onartu egin du emakumea bortxatu eta jo zuela. Defentsak eta fiskaltzak akordioa lortu dute: fiskaltzak, berez, bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen, baina sei urtekoa onartu du. Zigorraren hiru laurdenak betetakoan, bere sorterrira bidaliko dute, eta ezingo da bueltatu hamar urtean. Gizonak txabola batean lo egiten zuen. Emakumea txabolan etzanarazi zuen. Emakumeak uko egin zion sexu harremanak izateari, eta, orduan, gizonak bortizki jo zuen. Gero, bortxatu egin zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario