Almudena Grandes plazatxoak bandera igo, eta ekitaldia egin zuten atzoko egunean. Cristina Laborda alkateak hitza hartu zuen, besteak beste.
Atzoko egunez Espainiako Errepublika Eguna gogoratu zuten Almudena Grandes plazatxoan. Ekitaldia txalaparta doinuekin hasi zen, eta segidan, komunikatu batean adierazi zuten “gureak diren ideiak defendatu eta borrokatu zituztenak gogoratzeko eta omentzeko balio izatea” nahi dutela hilaren 14a.
Jende andana gerturatu zen ekitaldira, tartean, Irungo alkate Cristina Laborda, eta hitza hartu zuen. Ohorezko aurreskuaren ondoren, Jose Monjek bandera igo zuen Eusko Gudariak, Himno de Riego eta Internazionala abestiekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario