56 lekuko izango ditu Korrikak Irunen eta Hondarribian
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen. Irun eta Hondarribia arteko kilometroetako lekukoak 56 eragilek eramango dituzte.
16:00etan abiatuko da datorren asteko ostegunean (hilak 14) 23. Korrika Irundik. Beraz, AEKren sostengurako herri lasterketa aldarrikatzailearen lehen kilometroak, beraz lekukoak, Irun eta Hondarribiko biztanleek eta eragileek eramango dituzte. 16:00etan San Juan plazatik abiatuta, Irundik barreiatuko da Korrikaren emozioa, handik Hondarribiaranzko bidea (16:23an iritsiko da hara) joan, atzera buelta Irun aldera egin, eta hendaiarrei lekukoa 17:19an emateko.
Irungo AEK-k bitarte horretan lekukoak eramango dituztenen zerrenda zabaldu du. Helburu jakin batekin: eskerrak ematea. “Mila esker Bidasoan kilometroa babestu duzuen guztioi”, esan dute. Zerrenda horretan askotariko talde, eragile eta elkarteak daude. Honakoak dira horiek guztiak:
- Irungo EH Bildu.
- Bidasoako EKT.
- Irungo AEK..
- Labe Gorri.
- Mondragon Unibertsitatea, Enpresagintza fakultatea.
- Mosku Euskalduna
- Burrunba elektrotxaranga.
- Irungo Udala.
- Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea.
- Eguzkitza eta Belaskoenea ikastetxeetako LH eta DBH.
- Pio Baroja ikastetxeko BHI.
- Cepa Bidasoaldea HHI.
- Irungo Mendizaleak.
- Bidasoko ESI Osakidetza.
- CD Bidasoa.
- LHII Plaiaundi.
- Muxikoak Maite.
- Izarkom.
- Bidasoa LHII.
- Aita Menni.
- Kateako auzokideak.
- Uliazpi.
- Endanea kafetegia.
- Harresi Boleibol Kluba.
- Bidasoko suhiltzaileak.
- Abotsanitz.
- Hondarribia Arraun Elkartea.
- Hondarribiko Udala.
- Blagan Euskara Taldea.
- Hondarribiko EAJ.
- Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia.
- Mugiri Kultur Elkartea.
- Talaia eskolak.
- Olagarro Kultur Elkartea.
- Emil Zatopek Previtek korrikalari taldea.
- Zumardikoak Kultur Elkartea.
- OARSO BIDASOKO HITZA.
- Eguia Banaketak.
- Higer Beer.
- Txingudi Rugby Club.
- Hondarribiko EH Bildu.
- Txingudi Ikastola.
- Elatzeta Ikastetxea.
- Hirubide Lekaenea.
- Osinbiribil IGE.
- Dunboa-Toki Alai Ikastetxea.
- Betti Gotti Euskara Taldea.
- Irungo EAJ.
- CAFeko Euskara Zerbitzua.
- Ekialde taberna.
- Mari ostatua.
- Irungo CAFeko LAB.
- Irungo Udal Euskaltegiko irakasle eta ikasle ohiak.
- LAB.
- Kemen Dantza Taldea
- Hezten Aisialdi Euskaltzalea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario