Ibilgailuek ezingo dute pasa Luis Marianotik bihar
Bihar eta aste osoz zoladuran lanak egin behar dituzte eta ibilgailuek ezingo dute pasa. Oinezkoengan ez du eraginik izango.
Luis Mariano kaleko zoladuran hobekuntza lanak egin behar dituzte bihar, ibilgailuen trafikoaren ondorioz desnibel eta hondoratze dezente daudelako. Horregatik kalea itxita egongo da ibilgailuentzat aste osoz, ez ordea oinezkoentzat. Dena den, obren iraupena ahalik eta gehien murrizteko ahalegina egingo dutela aurreratu du udalak.
Lanekin, solte, apurtuta edo hondoratuta dauden baldosak altxatuko dituzte, lehendik dagoenaren antzeko ezaugarriak dituen beste zoladura batekin ordezteko. Orain dauden kutxetak egokitu egingo dituzte ere, irtengunerik gabeko zoladura geratu dadin, bertatik erraz ibiltzeko. Era horretan, oinezkoen estropezu eta erortzeko arriskua murriztu nahi dute.
Bestalde, Luis Marianoko taxi geltokia San Juan plazara lekualdatuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario