Euskara sustatzeko udako elkargunea
Uztailean Solas Jolasen lehenengo txanda burutu da eta gaur abuztukoa hasiko da | Irungo haurrek denetariko jolasak eta txangoak egiten dituzte udako hilabeteak atseginak izateko
Goizeko hamarrak eta laurden dira eta Solas Jolaseko haurrak jada kalean dabiltzate. Urdanibia plazan Eguzkitzako Lehen Hezkuntzako bi taldeak daude 'Bonba' deituriko jolasarekin ondo pasatzen. Gorputza aktibatuta egon baino lehen, batzuk gogoekin eta beste batzuk oraindik logurearekin begiraleekin bederatzietan ikastetxean elkartu dira. Hauek, lehenengo txandako (uztailaren 3an hasi ziren eta hilaren 27an bukatu zuten) azkeneko astean sartu dira. Bigarren txanda gaur hasi da eta hilaren 29ra arte Irungo kaleetatik arituko dira jolasean.
Solas Josaleko begiraleak, Itsaso Aranburuk, haurren egunerokoa azaldu zuen. «Goizeko bederatzitan elkartu ondoren, esnatze-jolasa egiten dugu». Aurten, mitologiarekin zerikusirik duten pertsonaiak landu dituzte. «Piratekin hasi ginen eta gero herensugeak, sorginak eta lamien gaiarekin egin ditugu ekin-tzak», kontatu du begiraleak.
Iaz baino haur gehiago
Aurten 26 urte ospatzen dira Irungo Udalak Solas Jolas martxan jarri zuenetik. Geroz eta familia gehiago dira beraien haurrak udaleku irekietan apuntatzen dituztenak, abuztuan eta uztailean etxeko txikiek ondo pasa dezaten adin bereko gaztetxoekin.
Pasa den urtean, 607 haur egon ziren Irungo kaletan jolasean (495 uztailean eta 112 abuztuan). Aurten, zifra hori zertxobait igo egin da: lehenengo txandan 499 gaztetxo eta bigarrenengoan 111.
Uztaileko haur talde bat bisitatu zuen Monica Martinezek, Irungo Udaleko Euskerako ordezkariak, txanda bukatu haurretik. Bertan adierazi zuen «eskola bukatu eta gero, familiek beste alternatiba bat izatea eta haurrek euskera hitzegiteko aukera izatea bultzatu nahi dugu programa honekin».
Donostiako Santa Clara irla bisitatu, Guadalupera igo edota katamaranean ibili izango dira haurrak abuztuan egingo dituzten ekintzatako batzuk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario