Gaur, sektore publikoko langileen greba
Grebak Bidasoan hezkuntzan, osasungintzan, udal administrazioan edo garraioan izan dezake batez ere eragina.
Eusko Jaurlaritzaren, foru eta toki administrazioaren eta estatuaren mende dauden 150.000 langile publikoak grebara daude deituta gaurko, baldintzak hobetzeko negoziazioa eskatzeko. Grebak Bidasoan hezkuntzan, osasungintzan, udal administrazioan edo garraioan izan dezake batez ere eragina. ELA, LAB, CC.OO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute grebara. Zerbitzu publikoaren alde, adostu soldatak eta enplegua hemen lelopean egiten ari dira lanuzteak.
Sindikatuek euskal sektore publikoan soldata igoerak eta enplegua negoziatzea eskatu dute, Espainiako Gobernuak adierazitakoak baldintzatu gabe, eta, beste aldarrikapen batzuen artean, 2024rako langileen kolektiboarentzako % 10eko soldata-igoera eskatu dute. Gainera, enplegu publikoa egonkortzea eta behin-behinekotasuna %8ra murriztea aldarrikatzen dute, baita langileen lan-kargak arintzea eta lanaldia asteko 32 ordura murriztea ere, beste eskakizun batzuen artean.
Egunaren harirako mobilizazio nagusiak hiriburuetan egingo dituzte eguerdian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario