Hitzordu handirako motorrak berotu dituzte Irungo gazteek
Arratsaldean abiatuko den 23. Korrikaren itxura izan du Korrika Gazteak, zientoka ikasle batu dira euskararen aldeko olatu erraldoira.
Arratsaldean Irundik abiatuko den 23. Korrikaren itxura izan du goizeko Korrika Gazteak, olatu erraldoi batek Irungo erdigunea euskararen aldeko aldarriz bete ditu. Zientoka ikaslek ederki berotu dituzte motorrak hitzordu handirako, harro bezain pozik hartu eta pasatu dute lekukoa gazteek.
HITZA Korrikaren furgonetan izan da, eta bertatik zenbait irudi bildu ditu, ondorengoak.
Luze joko du gaurko egunak. Hona egitaraua:
- 12:30ean: Txosnen irekiera.
- Jantokiak, 12:30etik 15:15era: Irungo Mendizaleak eta Motor elkarteak.
- 15:30ean: Ekitaldi nagusia.
- 16:00etan: Korrikaren irteera.
- 17:20ean Korrikak Irun atzean utziko du Santiago zubia zeharkatuz.
- 17:30ean: Kontzertuen hasiera.
- 17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.
- 19:30ean: Esne Beltza.
- 21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.
- Txosnak irekita.
Erlazionatutako edukiaIrun, prest 23. Korrikarako
No hay comentarios:
Publicar un comentario