viernes, 15 de marzo de 2024

KORRIKA Korrika giroa Irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 14 de Marzo de 2024.

KORRIKA

Korrika giroa Irunen

Korrika Gazteren ondoren muxikoak, artisauen azoka eta bertso-poteoa egin dituzte. Arratsalderako prest dira irundarrak.

Haur gazte eta helduek petoak jantzi, eta plazara irten dira. Lehenik Harro herri Korrikaren aurtengo doinuaren baitan dantzan ibili dira muxikoak, eta ondoren Axuri beltza dantzatu eta Korrikaren beste kantu ezagunekin amaitu dute saioa. Txingudiko Pentsiodunen mugimenduak antolatu du dantzaldia Almudena Grandes plazan.  Ordu berean zabaldu dute artisauen azoka. Eguerdiko eguzkiaren babespean euskararekin bat egin dute artisauek.

12:30ean Almudena Grandes plazatxotik irten dira bertsolariak, trikitilarien atzetik bertso poteora. Nola ez, Korrikaren gose eta egarri ziren herritarrak izan dituzte alboan. Korrika babesten duten taberna bakoitzean geldialdia egin, eta San Juan plazan amaitu dute ibilaldia. Aldi berean, Etxepare txaranga eta Azterketak Euskaraz mugimenduko kideak Peña kalean izan dira girotze ariketa irmoa egiten (beheko bideoan).

Arratsalderako prest dira irundarrak. Irunen da jada Korrikaren emozioa.

 

23. Korrika. Gaurko egitaraua
  • 15:30ean: Ekitaldi nagusia.
  • 16:00etan: Korrikaren irteera.
  • 17:20ean Korrikak Irun atzean utziko du Santiago zubia zeharkatuz.
  • 17:30ean: Kontzertuen hasiera.
    • 17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.
    • 19:30ean: Esne Beltza.
    • 21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.
    • Txosnak irekita.

No hay comentarios: