miércoles, 13 de marzo de 2024

Igandean trafiko aldaketak egongo dira erdigunean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 13 de Marzo de 2024.

Igandean trafiko aldaketak egongo dira erdigunean

Goizean izango dira aldaketak, 09:00etatik 13:00etara.

Igande honetan, martxoak 17, Alebinen txirrindularitza kriteriuma eta Igande Sasoi egingo dira, 09:00etatik 15:00ak arte eraginak izango dira hiriko zirkulazioan eta autobus zerbitzuetan.

09:00etatik aurrera, Kolon pasealekua moztuta egongo da Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza kalearen artean, bi noranzkoetan. 09:30etatik aurrera, beste kale batzuk ere moztu beharko dituzte lasterketagatik:

  • Kolon pasealekua: osorik itxiko da, bi noranzkoetan, eta Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga kaleetara, Mendibil parkera eta Zabaltza plazara sartu edo handik irten nahi dutenek hemendik jo beharko dute:
  • Irteera: Cipriano Larrañaga kalean barrena.
  • Sarrera: Iparralde hiribidetik, Eloy Iglesias, Nicolas Gerendiain eta Zuberoa kaleetan barrena; Jacobo Arbelaitz eta Miguel de Astigar kaleetara sartzeko, Cipriano Larrañagatik, kontrako noranzkoan. Antolatzaileek txandaka emango dute bidea, udaltzainek lagunduta.
  • Gipuzkoa hiribidea ere itxita egongo da Kolon pasealekurako noranzkoan (Taxientzat, egoiliarrentzat eta aparkalekukra doazenentzat izan ezik) Elizatxoko noranzkoan zirkulazioa irekita egongo da.

Renfeko geltokiko bidea ez dute itxiko, baina Anaka kaletik bakarrik sartu ahalko da. Bestalde, taxi-zerbitzuari dagokionez, San Juan plazako geltokia itxita egongo da eta Jose Ramon Agirretxeko geltokira Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da, Luis Mariano kalean barrena, geltokira joateko. Irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetan barrena, Elizatxo hiribiderantz.

Luis Marianoko aparkalekura joateko, 09:30etatik aurrera, Jose Ramon Agirretxe kaletik sartzeko Luis Mariano kalean zehar joan beharko da. Gipuzkoa hiribidetik sartzeko, trafikoa mozten ibiliko diren udaltzainek ibilgailuei pasatzen utziko diete Elizatxoko biribilgunean. Gainontzeko trafiko aldaketak eta autobus zerbitzuan eragingo duen aldaketak udalaren orrialdean kontsulta daitezke.

Lasterketa amaitzean eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira murrizketak (13:00erako aurreikusi dute, gutxi gorabehera). Bitartean, joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatu dute.

No hay comentarios: