Ikasle frantsesei ongietorria egin diete udalean
Amiens hiriko 25 ikasle Irunen dira, Pio Baroja institutuko ikasleekin elkarlanean aritzeko. Udalak harrera egin die.
Pio Baroja institutuko ikasle batzuk Eramus+ programaren parte dira eta Frantziako zenbait ikasle jasotzen ari dira haien etxeetan egun hauetan. Hartara, Irungo Udalean ongietorria egin dio Nuria Alzaga Hezkuntza ordezkariak.
17 eta 18 urte arteko hogeita bost ikaslez osatutako talde bat da hain zuzen, eta Erasmus+ nazioarteko mugikortasun programaren bidez, Amiensetik (Frantzia) Irunera iritsi dira Pio Baroja Institutuko ikasleekin lankidetzan mugikorren erabilerari buruzko proiektu bat garatzeko.
Alzagak “hiriaren historia esploratzera” animatu ditu, hiriko ondare historiko eta kultural aberatsaren bitartez, baita hiriko paraje natural zoragarriak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario