Zure Abenturaren Bila, Himalaiara
Ana Zamoranok Indiako Himalaiara bizikletaz egindako bidaiaren berri emango du ikus-entzunezko baten bitartez. Ostegunean da saioa.
Zure Abenturaren Bila dokumental eta ikus-entzunezkoaren zikloaren saio berri bat jasoko du Amaia KZko hitzaldi aretoak ostegunean (hilaren 7an), 19:30ean. Himalaya indio sobre ruedas ikus-entzunekoarekin Ana Zamorano bizkaitarrak Indiako Himalaian barrena bizikletaz egindako bidaiaren nondik-norakoak azalduko ditu.
Ana Zamoranok horrela deskribatu du Indiako Himalaiako abentura: “Errepidez kanpoko ibilbiderik luzeena, Everest zazpi aldiz igotzea bezalakoa omen da: Great Divide Mountain Bike Route. Ibilbide hori bukatuta antzekotasun sinbolikoa duen eta Irunen helmuga duen Basque Divide ibilbidea sortu dute. EEBB-Mexiko eta Irun-Hendaia mugei buruzko hausnarketa proposatzen digu horrek”.
Gaztelaniaz izango da emanaldia. Ikus-entzunezkoa bukatzean, egilearekin solasaldirako tartea zabalduko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario