lunes, 19 de agosto de 2024

Aduana Zaharreko eraikina garbitzen hasi dira

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 19 de Agosto de 2024.

Aduana Zaharreko eraikina garbitzen hasi dira

Gaur bertan hasi dituzte eraikina garbitu eta hondakinak kentzeko lanak. Hiru hilabetez ariko dira zeregin horietan.

Aduana Zaharreko eraikina garbitu eta hondakinak kentzeko lanak hasi ditu Irungo Udalak gaur (hilak 19). Udako iturrien arabera, eraikinak garbitu, hondakinak kendu, sabai faltsuak eraitsi, instalazioak desmuntatu edota egiturazkoak ez diren trenkadak kenduko dituzte lan hauen barruan, “Via Irun proiektuaren hiri barruti berritzailea (iHUB) sortzeko estrategiaren erdigune bihur dadin”.

Joan den ekainean onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak eraikina garbitu eta hondakinak kentzeko kontratuaren esleipena. Excavaciones Ipar Lur SLU enpresari esleitu zitzaion, 192.319,41 euroko aurrekontuarekin. Hiru hilabeteko epea dute lanak bukatzeko. Hurrengo urrats honen helburua “zaharberritzea” dela gaineratu dute udaleko iturriek.

Aduana kaleko 18. zenbakian aurki daiteke eraikina, hiri bilbeak tren geltokiko trenbide hondartzarekin muga egiten duen lekuan hain zuzen. 1882ko urrian inauguratu zuten, eta 1993ra arte erabilgarri izan zen. Itxi ondoren, erakina abandonu eta degradazio egoeran izan da.

No hay comentarios: