viernes, 23 de agosto de 2024

San Juan plaza dantza pista erraldoi bihurtuko da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 23 de Agosto  de 2024.

San Juan plaza dantza pista erraldoi bihurtuko da

'Iron Modvm' izeneko break dance ikuskizuna eskainiko du Bartzelonako Iron Skulls konpainiak hilaren 30ean.

Hilaren 30ean (larunbata da) Irungo San Juan plaza dantza pista erraldoi bihurtuko da, Iron Modvm izeneko break dance ikuskizuna jasoko baitu eremuak. Bartzelonako dantza esperimentaleko Iron Skulls konpainiak ekarriko du ikuskizuna. 20:00etan hasiko da, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Emanaldiaren aurretik konpainiako dantzariak Pauso-K Irungo dantza eskolako artistek eta dantzari profesional talde batek doako dantza tailer bat eskainiko diete 12 eta 30 rute bitarteko lagunei. Gaztelaniaz izango da, 16:00etatik 18:00etara, Ama Kzko dantza aretoan. Parte hartzeko izena eman beharko da, helbide honetara idatziz.


No hay comentarios: