lunes, 26 de agosto de 2024

Zirkua hamargarren Gira Biran

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 26 de Agosto de 2024.

Zirkua hamargarren Gira Biran

Datorren igandean, irailak 1, familiei zuzendutako zirku tailerrak eta ikuskizunak eskainiko dituzte Alai Txoko parkean.

Abuztu hasieran ekin zioten hamargarren Gira Bira jardunaldiei eta “arrakasta” handia izan zuen, udalaren esanetan, turistek eta irundarrek “arras gozatu” baitzuten magia ikuskizunarekin. Orain, irailaren 1ean, zirkuaren txanda izango da Alai Txoko parkean, eta parte hartzaileek malabarren eta oreka kontuen hastapenak ikasteko aukera izango dute.

Hiru tailer egingo dira guztira, denak ala denak 17:00etatik aurrera. Malabarrak erabiltzen ikasten hasteko tailerra da horietako bat; zirkumotrizitatea beste bat; eta sormen tailerra, Artean Espazioaren eskutik bestea. Parte hartzeko ez da izenik eman behar. Ondoren, 19:00etan, Nimu konpainiak Pausa zirku ikuskizuna eskainiko du, zirkua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna. Iraupena 45 minutukoa da eta familia osoari zuzenduta dago.

Jardunaldi hauen helburuetako bat espazio publikoa erabiltzea da, eta hartara, sustatzaileek mantak eta toallak eramateko deia egin dute, parkean piknik bat egiteko.

Hurrengo hitzordua irailaren 22an izango da, Sorozarreta parkean, Soroxarta bezala ezaguna denean, eta natura izango da egunaren ardatza. Aldiz, urriaren 13an musikaz gozatzeko aukera izango da, Mendibil parkean. Aurrerago informazio gehiago emango dute.

No hay comentarios: