martes, 20 de agosto de 2024

Udal euskaltegietan matrikulatzeko epea irekiko dute aurki

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Agosto de 2024.

Udal euskaltegietan matrikulatzeko epea irekiko dute aurki

Irailaren 2an zabalduko dute matrikulatzeko aukera. Urtero bezala, modulazio ezberdineko ikastaroak eskainiko dituzte.

Irungo Udal Euskaltegiak prest dira 2024-2025eko ikastarorako. Irailaren 2an (astelehena da) irekiko dute matrikulatzeko aukera. Urriaren 1ean hasiko da ikastaroa, eta ekainaren 20an bukatutzat emango dute.

Urtero bezala, modulazio ezberdineko ikastaroak eskainiko dizkiete irundarrei, eta prezioak modulu horien araberakoak dira. Hori bai, asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bidez, matrikularen %100 arte jaso dezakete ikasleek.

Udalak jakinarazi du, aldi berean, urriaren 1etik abenduaren 20ra bitarte Lannahi izeneko ikastaro trinkoak eskainiko dituztela debalde langabezia egoeran dauden ikasleei.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek lotura honetara jo dezakete.

No hay comentarios: