miércoles, 7 de agosto de 2024

Sua piztu da utzita dagoen Doman pabiloian

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el  miércoles día 7 Agosto de 2024.

Sua piztu da utzita dagoen Doman pabiloian

Utzita dagoen arren, hiruzpalau pertsona atera behar izan dituzte eraikinetik. Suhiltzaileak sua itzaltzen ari dira oraintxe.

Suhiltzaileek eguerdiko 13:30an, utzita dagoen Doman pabiloian (Gal Stadiumaren ondoan, Kostorbe Alde kalea) sua piztu denaren abisua jaso du. Oraintxe bertan sua itzaltzen ari dira suhiltzaileak eta hiruzpalau pertsona bertatik atera behar izan dituztela azaldu dute. Atera behar izan dituzten pertsona horien arabera, ez dago beste inor eraikinaren barruan baina suhiltzaileek oraindik ezin izan dute hori baieztatu. Suaren jatorria sua itzaltzean hasiko dira ikertzen. 

No hay comentarios: