martes, 20 de agosto de 2024

Bihar, Adour-Bidasoa lehiaketara obrak aurkezteko azken eguna

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 20 de Agosto de 2024.

Bihar, Adour-Bidasoa lehiaketara obrak aurkezteko azken eguna

XXXIII. edizioan parte har dezakete hala nahi duten 18 urtetik gorako margolariek.

Irungo Udaleko Kultura sailak gogorarazi duenez, bihar (hilak 21) izango da XXXXIII. Adour-Bidasoa pintura lehiaketarako obrak aurkezteko azken eguna. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren pieza entrega dezakete 14:00ak baino lehen Amaia KZn edota korreoz bidali dezakete 21:00ak arte.

Nahi duten margolari guztiek ahal dute parte hartu, profesionalak edo amateurrak izan, baldin eta 18 urtetik gorakoak badira eta 2024ko abuztuaren 12a baino lehen bete badituzte.

Aukeratutako obra guztien artean honako sariak emango dituzte: lehen saria eta 2.500 euro irabazlearentzat, 500 euroko saria artista gazteentzako, 30 urtetik beherako artista batek amrgotutako obrarik onenarentzat saria, epaimahaiaren 500 euroko sari berezia eta azkenik, finalistentzako diplomak.

Lehiakide bakoitza obra bakar bat aurkez dezake. Obrak originala beharko du izan eta argitaratu gabea. Gaia eta teknika librea da, eta 80 zentimetrokoa izango da gutxienez eta 150 zentimetrokoa gehienez.

Sariak irailaren 13an banatuko dituzte eta obrak ikusgai izango dira Amaia KZn urriaren 13ra bitarte.

Informazio gehiago 943 50 51 52 telefono zenbakian.

No hay comentarios: